+33.6.70.74.54.10

mixel.labeguerie@gmail.com

Goian

Michel Labeguerie-k egin eta idatzitako kantuak

“Gazterri Berria” – P. Larzabal eta Michel Labeguerie-ren hitzak – Michel Labéguerie-ren musika

Mixel Labeguerieren garaian Euskadi hitzak Euskal Herria erran nahi zuen, zazpi probintziekin, zentzu politiko azkar batekin. Orain berriz, bakarrik EAEko hiru probintziak aipatzeko erabiltzen da Euskadi hitza, Euskal Autonomi Erkidegoa.

AITATXIREN OTOA

Gure aitatxik dauka oto bat xarmanta
Urtez aberats eta motorrez marranta
Jazko neguaz geroz zilo du kapota
Hoberena du naski gomazko turruta

Hauxe da motorra,
Dena su ta karra
Oi hunen indarra,
Jausten duelarik patarra

Urrundik entzun eta otoa eztulka
Zakurrak lotzen dira ihesi saingaka
Leherturik baditu oiloak ehunka
Mutxurdinak hamar bat, jandarmak hameka

Gure aitatxi baino kontentago denik
Bere karroaz ez da amerikanorik
Luzaz iduki ditzan bi biak bizirik
Jaun goikoari otoitz egiten diot nik

Baionan Kantuz-ek kantaturik

Kanboko eskolaren abesbatzak kantaturik

Iguzki Lore-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

AMEN

Ez baitira maketo gure parrokuak

Amen, amen, ez behar ere
Euskaldunak baitirade
Arimak ere

Erdaraz dira inork ezin manatuak

Amen…

Ez ditu manatzen ahal ez ‘ta obizpoak

Amen…

Euskaraz manatzen tu, berak Jaun goikoak

Amen…

Segi beti horrela parroko santuak

Amen, amen, ez behar ere
Euskaldunak baitirade
Arimak ere

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

ASTOA BALAAN

Gure astoa Balaan, izan zerauku elizan

Asto koxkor bat zela debozionetan
Sartu zen elizako koro barne hetan
Eta ihanka lotu bere otoitzetan
Aldareko buketak ausikiz artetan

Gure astoa Balaan, izan zerauku elizan

Utzirik lo kuluxka ta konfesionala
Jaun ertorak hartu du kurutze makila
Eta hartaz zanpatuz debruetarat zoala
Elizatik haizatu oi gure kabala!

Gure astoa Balaan, izan zerauku elizan

Zergatik ez den haizu elizan astorik
Pentsaketan ari da Balaan geroztik
Orroit baita asto bat beretter izanik
Lehen eguberria gertatu zelarik

Gure astoa Balaan, izan zerauku elizan

Michel Labeguerie-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

BAKEAREN URTXOA

Bakearen urtxoa, oi urtxo eztia
Hegalez kurri zazu lur zabal guztia

Bakearen urtxoa, oi urtxo eztia
Hegalez kurri zazu lur zabal guztia
Kontsola gerla pean dagoken jendia
Hilen haur, ait’ et’ amak, eta emaztia,
Kolpatua errestan dabilan trixtia,
Presoner dohakabe, hilik den bizia;
Errozute deneri:

Jende gaixoak,
Ez beha gau beltzari,
Bainan bai izarreri!
Bakea dela zueri!

Bakearen urtxoa, jarraik bideari,
Zure lili eztia eskainiz orori.
Mintza zaite ezinik dagon eriari;
Bihotza bero zozu xahar hoztuari;
Esperantza emozu kezkan den amari,
Bere latza ken-ozu hilen ezkilari.

Errozute deneri:

Bakearen urtxoa, hemen zaite geldi!
Lur hau da sakratua, deitzen da Euskadi!
Zorte txar batez joak girade aspaldi,
Denak anaiak-eta, bizi bi alderdi.
Gerla da berrikitan pasa hemen gaindi;
Euskaldunen urtxoa, otoi, mintza bedi!

Errozute deneri: Oi Euskaldunak,
Ez beha gau beltzari,
Bainan bai izarreri!
Bakea dela zueri!

Michel Labeguerie-k kantaturik

Aritzak-ek kantaturik

Arraga Abesbatza kantaturik

Oskorri-k kantaturik

Peio eta Pantxoa-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

BOST ITURRI

Bost iturri baziren neure mendietan,
Bost iturri kantari, alai arroketan
Edaten maite nuen heien ur hotzetan,
Hetarik baten kanta, agortu da betan.

Bost gorostiz egina zen neure oihana
Nungo aire gaixtoak bota du geihena?
Hil da neure zeruko izar eztiena,
Ta itzalak geroztik bete daut barrena.

Hil da uhain arina plaia bazterrean,
Hil da uso gaztea iratze gorrian
Hil da neure umea bide kurutzean
Bere primaderako lehen iduzkian.

Mundarraingo kaskoa arrokak inguru,
Mendirik ederrena dirudi gaztelu
Bost semen erdian nik banuen urgulu
Zeruko Jainko Jauna, bortizki jo nauzu.

Aritzaketa Peyo Labeguerie-k kantaturik

Erramun Martikorena-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

ELUR EGIN DU

Elur egin du gau huntan
Kanpoak ixil, xoriak biribil,
Beren lumazko jauntzitan,
Urtsumendi mantalin xuritan…

Elur egin du…

Hego haize urrietan,
Haitzak geroztik, ostoz biluzirik,
Hotzez zauden ikaretan,
Orai kapa xuri espaldetan…

Elur egin du…

Hurbil gaiten su xokorat
Egun goxoen, mila orroitzapen
Su bizian berotzerat.
Gure haur ametsen berpiztera,

Elur egin du…

Aritzak-ek kantaturik

Erramun Martikorena-k kantaturik

Amaia Hiriart-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

EZKILAREN KANTUA

Gure eliz’dorreko ezkila zaharrak
Badauzka hedaturik berrien bakarrak.

Dilin, dalan, dalan,
Din dan boleran

Ene aitatxi zuten noizbait bataiatu,
Ezkil zaharra baitzen alegrantziatu.

Sortuz geroz gizonak zor du maitatzea,
Bai kartsuki jo zuen haren ezkontzea.

Bainan ezkil zaharra zertako brandaka,
Etsai gaixtoa dator, lot gizon armaka.

Arrats hots latzgarria, ezkil hetsitua
Aitatxi gorputz da-ta, gerla da galdua.

Bainan ezkila mintzo, xo! dezagun adi,
Haur ttipi bat sortu da azkar bizi bedi.

Kanta beza ezkilak menderen mendetan,
Kanta beza bizia Euskal herrietan!

Michel Labeguerie-k kantaturik

Aritzak-ek kantaturik

Iguzki Lore-k kantaturik

Joseba Irazoki-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

GATUA PITXITXI

Ez du uzten supazterra,
Badu lepoko superra,
Da gizen bezain ederra,
Iduri du Kalonjerra.

Gure gatua Pitxitxi da dena ile eta txitxi

Eguna deraman lotan
Ase ondo ametsetan,
Iduri du bai egitan
Kalonjer bat bezperetan.

Jaun kalonjerra barkatu
Zuri baitut konparatu.
Pitxitxik ileak baditu
Ez zaio kaskoa pelatu.

Lana baitzaio itsusi
Ez du ihizin ikasi,
Saguño bati ihesi
Nihaurk atzo dut ikusi.

Pitxitxi hiltzen delarik
Ez baitu egin gaizkirik,
Zazpi izpirituetarik
Bat baduke salbaturik.

Nola bizi den lur huntan
Hala gatuen zerutan,
Biziko da amentsetan
Sekulorum sekulotan.

Michel Labeguerie-k kantaturik

Aritzak-ek kantaturik

Olatz Salvador-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

GAU ILUNA

Gau iluna xurpaildu da, goiz argi urratzean
Gau ainarak sartu dire elizako dorrean.
Ezkilak atzarri dire anjelusa joitean,
Eta zu neure maitea zaude lo amentsetan.

Atzarri, atzarri zaite, nere lore maitea
Iguzkia jeikitzen da dator argi betea!

Zoin goxo den senditzea ihintzaren garbia,
Goizaren saindutasuna, argiaren grazia.
Elgar maite dutenentzat, hor da egun berria,
Xorien magnifikatez betea da guzia.

Kantuz ari naiz zuretzat. Kantuz ari xoriak!
Amodiozko goizean ideki bi begiak.

Aritxak-ek kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

GAZTERI BERRIA

Aita zer egin duzu gure lur maitea?
Kanpokoari saldu, oi dohakabea!
Arrotzez betea da Euskadi guzia,
Euskalduna etxean ez dago nausia.

Gu gira Euskadiko gazteri berria
Euskadi bakarra da gure aberria…

Aita zer egin duzu euskara maitea…
Erderan hazi duzu oi zure semea.
Ontasun ederrena aita batek galtzea,
Bihotzean sartua dugu ahalgea.

Gu gira Euskadiko gazteri berria

Kaskoin edo maketo ez dugu etsaia,
Bainan Euskal semea da gure anaia.
Hemen dela España, han dela Frantzia,
Mugaren bi aldetan da Euskal-herria.

Gu gira Euskadiko gazteri berria

Jaungoikoak emana hor dugu herria,
Bere semek hiltzera zer gatik utzia…
Bat egingo behar dugu Euskadi guzia,
Bildu gaiten anaiak gure da bizia!

Gu gira Euskadiko gazteri berria

Michel Labeguerie-k kantaturik

Aritzak-ek kantaturik

Erramun Martikorena-k kantaturik

Estitxu-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

GUDARI EUSKUALDUNEN KANTUA

Zer duk nigarrez, zer duk hain ilun
Euskaldun gudari.
Ator gurekin besta duk egun
Gaitezen liberti.

Ez ez ez naike alai izan ni
Ez baita libro Euskadi,
Ez baita libro Euskadi.

Lagunak hilak gorputz lurpean
Edo desterruan.
Gu berriz hemen bertzen menean
Preso gure etxean.

Gauak goiz alba duela ondoko
Lagun orroit hadi.
Luza gabe diuk bai libratuko
Gure ama Euskadi.

Bai bai bai alai izango naiz ni
Libratu eta Euskadi

Michel Labeguerie-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

HAURTXO HAURTXOA

Haurtxo haurtxoa, izu egin lo
Hemen nauzu, zu zaintzeko

Izu egin lo, aita urrun da
Euskadiren zerbitzuko
Zure ondoan ama daukazu
Inoiz ez zaitu utziko

Haurtxo haurtxoa, izu egin lo
Hemen nauzu, zu zaintzeko

Izu egin lo, aita preso da
Zu bihar libro izaiteko
Egun batian etorriko da
Gu biokin bizitzeko

Haurtxo haurtxoa, izu egin lo
Hemen nauzu, zu zaintzeko

Izu egin lo, iluna gatik
Zeruan izarra dago
Mila ta mila izango dire,
Aita libratu ta gero

Michel Labeguerie-k kantaturik

Olatz Zugasti-k kantaturik

Jurgi Ekiza-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

IBAR ZOLA

Ibar zola itoetan gura nuen haize biziz,
Errekalde ilunetan egarri nintzan goi argiz,
Gau mutuen erresuman bihotza naukan garrasiz

Entzun dut neure baitan
Mendiaren deia,
Entzun dut neure baitan
Kantari mendia

Ibili naiz mendiz mendi zoratuz askatasunez,
Bete ditut beharriak goietako irrintzinez.
Bete ditut bi begiak urruti zabal urdinez

Goiko gainetan dut entzun musikarik ederrena,
Goizaren irri alaia, arratsean hasperena,
Ta nitan sortzen senditu herriaren maitasuna!

Goazen mendigoizaleak ikusterat goiz argitan,
Jaungoikoaren bakea gora ibilki airetan,
Euskal Herria estaliz arranoen hegaletan.

Entzun, entzun gaztea,
Mendiaren deia,
Entzun entzun gaztea,
Kantari mendia

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

LOA LOA

Loa loa, neure haurra dutalarik etzaten
Zure erresuman sartzetik zerk ote du trabatzen?
Ez da uli bat baizikan, dabilana itzulikan
Ez da uli bat baizikan dantzan ari zoladuran

Loa loa, zure urruneko hirien borten idekitzetik
Zer duk bada gau huntan trabatzen?
Ez da lupu bat baizikan harilkaetik dilindan
Ez da lupu bat baizikan iruten ari bakean

Loa loa, gaur zure erreker gaindi heldu den
Gauazko zaldiaren aditzetik, zerk du trabatzen?
Ez da musker bat baizikan ikur-makurka herrestan
Ez da musker bat baizikan heldu dena baratzean

Loa loa zure oihanera hegaldatzetik nork du trabatzen?
Xori urdinaren gibeletik?

Gatua da sukaldean lokarturik ametsetan
Gatua da sukaldean, supazter xoko beroan
Sutondoan gatua lo, lo ere denak kanpoan
Gatua lo sutondoan, lo ene ñimiñoa, lo

Aritzak-ek kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

MARITXU

Maritxuk hiru urte ditu
Maritxuk lehen hortza galdu
Lehen atsegabea gaixoak gora hain du
Aitak kontsolatzeko, lelo hau kantatu

Maritxuk hogoi urte ditu
Maritxuk lehen maitia galdu
Oheko buhurdia nigarrez busti du
Aitaren leloak du berriz kontsolatu

Maritxuk berrhogoi urte ditu
Maritxuk seme bakarra galdu
Bere ume hoztua besotan hartu du
Ta nigarren erdian lelo hau kantatu

Maritxuk larhogoi urte ditu
Aspaldi azken hortza galdu
Bi begietan ere negarrikan ez du
Zeruari begira egiten du kantu

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

NAFARRA, OI NAFARRA

Nafarra, oi Nafarra, Euskadi lehena,
Ederra zen ametsa zure erregena.

Arrosa bat urrezko zazpi ostokoa,
Errege ahur baten neurri betekoa,
Edozoin baratzetan ezin sortuzkoa,
Zurean zen loratu batasun gogoa

Nafarra, oi Nafarra, Euskadi lehena,
Nun da amets ederra zure erregena

Entzuten da kantatzen zuen gaztelutan,
Uztai harri xaharren erreberietan,
Santxoren hil hobitik ilun nabarretan
Beti jalgitzen diren hasperen trixtetan.

Nafarra, oi Nafarra, Euskadi lehena,
Egin zazu ametsa zure erregena.

Azkarrena zu zinen zazpi anaietan,
Zure kadetan preso nork zaitu ba eman?
Xuti zaite ta jalgi errege jauntzitan,
Batasun berriaren arrosa eskutan.

Nafarra, oi Nafarra, Euskadi lehena,
Bizi bedi ametsa zure erregena.

Estitxu-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

OI KANTA BERRI

Oi kanta berri ixilik nago orai duela aspaldi
Zuretzat nuen kar bero hura suntsitu dela dirudi
Beste lanetan iragan ditut hainitz egun ta gaualdi
Bainan oraino ez dut ukatu euskara eta Euskadi

Oi kanta berri gure herriak behar du bide ta zubi
Etxetan ere baitezpadako argiarekin ur garbi
Horiek denak ez dire aski bizi dadien Euskadi
Hanbat oraino beharko ditut kanta bat eta kanta bi

Oi kanta berri izan zaite zu anaiarteko zubia
Batasunetik libertatera gidatzen duen bidia
Kartzelan den abertzaleari emozu doi bat argia
Hetsiturikan den bihotzari esperantza ur bizia

Oi kanta berri bihotzetikan ezpainetarat jalgia
Euskal airean bidaltzen zaitut, zu nere mezularia
Jenden artean izatu banaiz bereizle samurlaria
Izan zaite zu neure partetik bakezale den xoria

Anje Duhalde & Benito Lertxundi-k kantaturik

Baionan Kantuz-ek kantaturik

Kantu Bidaian-ek kantaturik

Taberna Ibiltaria kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

PRIMADERAKO LILIAK

Primaderako liliak,
Goizik ziren loratuak
Urte hartan gertatu zen,
Bazko erramu baino lehen.

Gaituzte ezkontarazi,
Maite ninduzun hain guti
Ezkontarazi gaituzte,
Ez zintudalarik maite.

Ginuelarik elgarri
Eman biziko uztarri
Ezkilak zauden ixilik
Nik ez baitakit zergatik

Ez zuten egin boleran,
Menturaz ziren Erroman
Ez ziren gure lekuko,
Ez izanen bataioko

Nunbeit balinbada zeru,
Gure haurra da aingeru
Aingeru zeruan bainan,
Umerik ez ohantzean

Bihotza hotzez kaskaran
Nago geroaren menturan
Etor bedi primadera
Kanpoak diten berriz lora

Xoriak amodiotan
berriz hastean bertsotan
Leihoa dut idekiko,
amodioa da sartuko

Gaituzte ezkontarazi,
Elgarrekin behar bizi
Ezkontarazi gaituzte,
Behar dugu elgar maite

Michel Labeguerie-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

TRIPAN MIN

Tripan min eta tripan min
Kaskoin batek deraut egin (bis)

Egin ondoan merkatu, biek ginuen afaldu
Erretira zen hurbildu, politikan ginen lotu

Nik oihu Gora Euskadi, harek “sale basque” niri
Ni papotik lotu hari, jandarmak zauzkun ateri

Kaskoina dute libratu, ta ni aldiz preso sartu
Presondegian dut kantatu denek dezaten aditu

Kaskoinak du irabazi bainan ez dut nik ahantzi
Saria bai du merezi, bihar ez bada ere etzi

Kaskoina ixildu bedi, gurea baita Euskadi
Izanen da haren aldi, libro delarik Euskadi

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara

XORIERI MINTZO ZEN

Xorieri mintzo zen, mintzo zen errekari,
Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri,
Mintzo zen haizeari.Xoro batentzat zaukaten!
Xorieri mintzo zen, xoro batentzat zaukaten!

Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan,
Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.

Haurrek zuten harrikatzen, zahar gaztek trufatzen,
Etxekoek berek ongi laneko baliatzen,
Laneko baliatzen eta gosez pagatzen.

Hil da xoroa bakarrik, bakarrik da ehortzi,
Ez zen han kristau bat ere salbu lau hilketari,
Salbu lau hilketari, ta apeza kantari.

Hilobian ezartzean haizea zen gelditu,
Xoriak ziren ixildu, zerua zen goibeldu,
Zerua zen goibeldu, ta jendea orroitu!

Airez Aire-k kantaturik

Aritzak-ek kantaturik

Biarritzeko Itsasoa abesbatzak kantaturik

Kanboko eskolaren abesbatzak kantaturik

Erramun Martikorena-k kantaturik

Kriolinak-ek kantaturik

Petti-k kantaturik

Tximi Txama-k kantaturik

Itzul zaitez orrialdiaren hasierara