Uztaritzeko “Apezgaitegi ttipi”ko ikaskea izanik – hamabost bat urte zuela- bere euskararen ezagutzak Piarres Lafitte-ren babespean sakonduko ditu. Aintzina-ko lehen militanteetariko bat izanen da, lehen euskal aldizkari “erregionalista”.
1960. urtea bere biziaren garrantzitsuenetariko bat izanen da neholako zalantzarik gabe. Bere engaiamendu abertzale ezberdinen adierazpena izanen da.
Mixel Labéguerie Eskualtzaleen Biltzarra erakundeko lehendakaritzarako hautatzen dute, euskal kultur erakunderik zaharrena, mende erdi batez euskaltzale ospetsuek zuzendu zutenak, bera baino lehentxeago Maurice Souberbielle eta Louis Dassance, haiek ere uztariztarrak.
Zenbait lagunekin azkarki aritu zen hainbat eremutan: Ikas sortzea (euskal irakaskuntzaren aldeko elkartea), ikastolen sustapena, bitarteko irakasleen babesa, euskal idazleei eginiko omenaldi batzuk.
Urteroko elgarretaratze haien karietarat bertsolaritzaren berpiztearen abiarazlea izan zen Mixel Itzaina lagunarekin. Bere bi lagunak, Xalbador eta Mattin, Xanpun, Esponde eta Alkat-ekin, Iparraldean alor horren pertsonaia handiak ziren.
