Ongi etorri Michel Labeguerie-ren oroimenaren webgunera
Michel Labeguerie-ren sortegunaren ehungarren urtemugaren inguruan (1921-2021), Mixel Labeguerie’ren Lagunak elkarteak haren memoria ohoratu nahi izan du kultur zenbait ekitaldi antolatuz.
Webgune horrek, politika gizon, olerkari eta kantaria ezagutzeko parada eskainiko dizu.
Oi kanta berri izan zaite zu anaiarteko zubia
Batasunetik libertatera gidatzen duen bidia
Kartzelan den abertzaleari emozu doi bat argia
Etsiturikan den bihotzari esperantza ur bizia